XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

7.1. Arbastu-eragiketak Arbastu-eragiketaz gainazal mekanizatuan inongo neurri-perdoirik ezta gainazal-kalitate determinaturik exigitzen ez den eragiketa ulertzen da.

Eragiketa honetan, ebaketan ekoizturiko txirbil-sekzioak eskatzen duen potentziak motorearen potentziarekin eta jakina kendu beharreko materialaren soberakinekin bateragarria izan behar du.

Eragiketa-mota honekin material-harroketazko prozeduraz pieza bat konformatzeko unean, soberako materialaren zati handiena kendu behar da.

7.2. Akabera-eragiketa Akabera-eragiketaz, ondoko baldintza hauetariko bat edo biak batera daudeneko kasua ulertzen da: 1. Lortu beharreko neurriak, ongi definituriko bi koten artean geratu behar du. (Perdoia).

2. Erabakitako gainazal-kalitatea lortu behar da, ezarritako baino zakarragoa geratzea ezinezkoa izanik.

Aipaturiko baldintza hauek bete daitezen, txirbil-sekzioa laburra izatea beharrezkoa da.

Ondorio gisa, ebaketa-abiadura arbastaketa-eragiketarena baino handiagoa izango da eta erremintaren ebaketa-ertzaren zorrozketak egokia izan beharko du.